Prostituzioaren abolizioa eta emakumeen aurkako indakeria gelditzea eskatuko du gaur PNAPk

Nafarroako Emakume Abolizionisten Plataformak Antoniutti Parketik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin du. Komunikatu bat zabaldu dute:

2023-ko martxoak 8

Emakumearen nazioarteko egunean, prostituzioa indargabetzearen aldeko Nafarroako emakumeen plataformak salatu nahi du prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak gizon eta emakumeen arteko egiturazko zapalkuntzaren zein desberdintasunaren adierazleak direla, eta, horregatik, emakumeen giza eskubideen kontrakoak direla.

Mugimendua feministak zaintzak eta emakume guztion bizitza erdigunean jartzen ditu. Horretarako, lehentasunezkoa da gure gorputzetan ez sartzeko eta gure bizitzak ez merkantilizatzeko eskubidea aldarrikatzea. Emakumeok ez gara zapalkuntza sistema batek pribilegiatzen dituen gizonen merkantzia, emakumeak sexu eta ugalketa-zerbitzari izatera bideratzen dituena.

Emakume guztion bizitza errespetatzea aldarrikatzen dugu eta, salatzen dugu prostituzioa, pornografia eta alokairuko sabelak normalizatzen dituzten diskurtso maltzurrak, praktika horiek giza eskubidetzat jotzen dituztelako, nahiz eta arrazakeria, indarkeria eta misoginia izan, egitura patriarkal hutsa.

Salatzen dugu, aukera askearen iruzur patriarkal eta neoliberalaren azpian, gizonek emakumeen bizitzak merkantilizatzeko dituzten pribilegioak ezkutatzen direla. Patriarkala bezalako zapalkuntza-sisteman, emakumeok ez gara indarkeriarik gabe biziko, gizonek beren indarkeria-praktika bortitzak aldatu arte, gu kosifikatzen, erabiltzen, erasotzen eta merkantilizatzen dituztenak.

Salatzen dugu gure gorputzak merkantilizatzea eta pobrezia ekonomiko, soziala zein politikora bultzatzea indarkeria ekonomikoa dela, sexu eta ugalketa-zapalkuntza normalizatzea, beste aukerarik ez dugulako. Indarkeria patriarkalari ezin zaio baimenik edo aukera askerik deitu.

Salatzen dugu Espainiako Estatua eta Nafarroako Gobernua estatuan egunero milaka emakumeok jasaten duten sexu-zapalkuntza eta indarkeriaren erantzule zuzenak direla.

Guzti honengatik, emakume guztiei legez bermatzea eskatzen dugu, jatorria edo nazionalitatea edozein dela ere, berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidea, emakume prostituituei estigma, gaitzespen soziala eta zigorrekin bukatuz. Ez dago gauzatua, erasotua, prostituitua edo merkantilizatua izateko giza eskubiderik.

Pobreziara behartutako emakumeen sexu-esplotazioaren industria desegitea eskatzen dugu, emakume baten prostituzioa esplotatuz antolatutako proxenetismoaren mafiek lortzen dituzten onura ekonomiko izugarriekin amaituko duen legedia onartuz.

Esplotatzaileei, proxenetei eta prostituitzaileei estigma soziala ezartzen dien legeria eskatzen dugu, beraiek baitira etekin ekonomikoa lortzen duten bakarrak, erabiltzen, erasotzen eta tratu txarrak ematen dituztenak, prostituitzen eta esplotatzen dituzten emakumeei ordaindu ondoren.

Eskatzen diogu Espainiako Estatuko Gobernuari mugimendu feministak egindako prostituzio sistemaren lege organiko abolizionista onar dezala, eta foru gobernuari, berriz, 14/2015 foru legea ezar dezala, emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko, non prostituzioa indarkeria mota gisa sartu zen.

Martxoaren 8an, mugimendu feministak prostituzioa abolitzea ere eskatzen du, emakume guztientzat indarkeriarik gabeko bizitza izateko eskubidearen defentsa erreala eta eraginkorra sustatzen duen lege-sistema bakarra baita. Halaber, mugimendu feministak gure hiri eta lurraldeetan blokean antolatutako manifestazio guztietan aurrera egiteko deia egiten dugu, sistema prostituzionala indargabetzea eta sistema prostituzionalaren lege organiko abolizionista orain onartzea eskatuz (www.leyabolicionista.es).

Gehiago