“Produktuak hurbileko nekazariei erostea gozamena da”

Angelek, umore biziz, kontserba ekoizlearen ikuspegitik eta bi semeak Arronizetik Lizarrako ikastolara eramaten zituen aitaren ikuspegitik hitz egin du Errigorak egindako bideo honetan. «Errigorak Nafarroako produktuak saltzen lagundu eta euskara sustatu nahi du, ezta? Bada, orduan, ate egokia jo duzue», esan zuen lehen aldiz beregana jo zutenean.