«Presoak etxean egoteko garaia» dela aldarrikatu dute Iruñean

Ezker abertzalearen Kalera Kalera dinamikak deituta, manifestazio jendetsua egin dute Iruñean, «gehiago itxaron beharrik gabe» bestelako espetxe politika bat eskatzeko. «Preso eta errefuxiatuek euren senide eta lagunekin etxean egon behar dutela» nabarmendu dute