PPren lan erreformaren derogazioa eskatzeko mobilizazioak deitu ditu euskal gehiengo sindikalak

PSOE eta Podemos alderdiek UGT, CCOO sindikatuekin eta patronalarekin hitzartutako lan erreformaren aldaketak ez du euskal gehiengo sindikala asetzen, eta kalera ateratzeko deia luzatu diote langileari datorren urtarrilaren 30an. Gainera, 29an, lantokietan elkarretaratzeak eginen dira. Protesta horien arrazoiak Iruñean egindako agerraldi batean azaldu dituzte.