Planetak dituen 9 mugetatik gutxienez 4 gainditu direla ohartarazteko ekimena egin du Iruñeko Extinction Rebellion taldeak
Krisi klimatikoaren eta ekologikoaren aurkako ekintzetarako Extinction Rebellion mugimenduak gaur inauguratu du Iruñean "Planetaren mugen monumentua", entzierroaren monumentu ikonikoaren interpretazioa bat ingurumenaren degradazioak gizateriarentzat dakartzan mehatxuak gogoratzen gaituena.
2020-ko urriak 9
Ekintza hau Stockholm Resilience Centre –ko ikertzaile-talde baten lanean oinarritzen da, Johan Rockström-en zuzendaritzapean, non gure planetaren 9 muga identifikatu dituzte (Klima aldaketa, biodibertsitatearen galera, nitrogeno eta fosforo zikloen aldaketa, ozeanoaren azidotzea, lurraren erabilera, ziklo hidrologikoa, ozono geruzaren agortzea, atmosferako aerosolak eta kutsadura kimikoa). Horiek “gizateriarentzako espazio segurua” lirateke Lurraren sistemari dagokionez, izan ere, planetako funtzioekin eta prozesu biofisikoekin lotuta daude. 9 mugetatik 4 gainditu dira eta 2 oraindik ez dira kuantifikatu.
Ekintza hau Hirugarren Nazioarteko Errebelioaren barruan kokatzen da. Nazio eta nazioarteko mailan Extinction Rebellion taldeek indarkeriarik gabeko eta desobedientzia zibileko ekintzak burutzen ari dira, 2025 urterako isurien neutraltasuna eta mugimenduarenepaiaren arabera “politikariek hartu ezin izan dituzten erabakiak” har ditzaketen herritar batzarrak aldarrikatzeko helburuarekin. Ekintzek estatuko hainbat hiritan jarraituko dute urriaren 13ra arte eta uneoro beharrezko osasun neurriak beteko dituzte.
Krisi klimatikoaren eta ekologikoaren aurkako mobilizazioek markatutako 2019aren ondoren, badirudi COVID19ren etorrerak premiazko arazo hau bigarren maila batean ahaztua utzi duela. Hala ere, XR-tik adierazi dutenez, “aurkitzen dugun osasun krisiak iratzargarri gisa balio beharko luke, biodibertsitatearen galera gaixotasun zoonotikoen (hala nola COVID19) hazkundearekin lotzen duen ebidentzia ugari baitago”.
Extinction Rebellion klima larrialdiaren aurkako mugimendu deszentralizatua eta apartidista da, eta 72 herrialde desberdinetan dago, guztira 1.140 talde lokalei esker. Hiru eskakizunekin jaio zen:
– krisi klimatikoaren premiaz egia esatea
-2025erako isuriak zero garbira murriztea
-erabakien hartzearen desblokeatzeko herritar batzarrak eratzeaeta bere ekintzak burutzeko metodo bat: bortizkeriarik gabeko desobedientzia zibila.