Pentsio, lana eta bizitza duinen aldeko aldarriak Nafarroako kaleak hartu ditu

Milaka eta milaka lagunek hartu dute parte gaur Hego Euskal Herrian izandako greba orokorrean. Nafarroan goizean goizetik izan dira ekintzak, piketeak, manifestazioak eta polizien oldartzeak. Greba orokorraren jarraipena oso ezberdina izan da zonaldearen arabera, baina hala eta guztiz ere, mobilizazio soziala oso garrantzitsua eta anitza izan da.