Palestinari elkartasuna adierazteko jardunaldia egin da Antsoainen

Egun osoko ekimena antolatu da Antsoainen Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Goizean zehar dantzak, txikienentzako informazio jarduerak eta ondoren, 300 pertsona inguru bildu dira antolatutako herri bazkarian. Geroago, antolatutako manifestaziora jende gehiago batu da, Antsoaingo kaleetan zehar Palestinako herriaren aldeko aldarria zabaltzeko.