Palestinaren aldeko Nazioarteko Egunean Israeli boikota egitea eskatu dute

Israelgo estatu sionistak Palestinan ezartzen duen salbuespen eta zapalkuntzaren egoeraren aurka elkartu dira gaur Iruñean hainbat talde internazionalistak. Palestinarekiko Nazioarteko Elkartasun eguna ospatzen den honetan, internazional mailan bultzatzen den boikotarekin jarraitzeko deia egin dute. Rotten XIII musika taldeak ekitaldiari soinu banda jarri dio.