Palestinaren aldeko mobilizazioan: “Ez da jende nahiko neurri honetako genozidiorako”
2024-ko apirilak 9
6 hilabete pasa dira Palestinako sarraskia hasi zenetik eta ordutik, asteartero egin dira mobilizazioak Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Gaurko manifestazioan, armen salmentarekin bukatzeko, harreman diplomatikoak mozteko, Israeli zigorrak jartzeko eta Israel Nazio Batuen Erakundetik kanporatzeko eskatu dute. Asteartero kalera ateratzen jarraituko dutela argi utzi dute, eta 6 hilabete hauetan zehar egin diren mobilizazioen balorazioa positiboa izan arren, gehiago nahiko luketela adierazi dute.
Gehiago

Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Iruñean sionismo genozida salatzeko eta erresistentzia palestinarra babesteko

Larunbatean Donostiako kaleetan Gazari elkartasuna adierazteko deia egin du Gernika-Palestina ekimenak
