Palestinaren aldeko manifestazioa, behin betiko su-etena exijitzeko

Asteartero bezala elkarretaratzea egin da Palestinako herriaren alde. Gaurko mobilizazioak Iruñeko alde zaharra zeharkatu du behin betiko su-etena exijitzeko, egoera geroz eta larriagoa dela salatuz. Bestalde, martxoaren 8ra begira, mobilizazioetara joateko deia zabaldu dute, emakume palestinarren erresistentzia ere goraipatzearren.