Palestinarekin elkartasunez eta oztopo guztien gainetik, murala egin dute Barañainen

UPNren debekuen gainetik, atzo Barañainen Palestinarekin elkartasunez Picassoren Gernika margotu zuten horma batean.

2014-ko irailak 10

Gazaren sarraskia salatzeko herritar talde batek Picassoren Gernika eta "Barañain Palestinarekin elkartasuna, Gernika 1937-Gaza 2014" testuarekin Barañaingo horma batean margotzeko baimen eskaera egin zuen Udaletxean. UPNren erantzuna hauxe izan zen: Picassoren Gernika bai baina Palestina eta Gazari erreferentziak egitea debekatuta.

Herritarrek Palestinar herriarekin elkartasuna adierazteko murala zela argudiatu eta UPNren debekuei desobedientzia eginez murala hasieran pentsatuta zegoen bezala margotzea erabaki zuten.

Atzo asteartea hamarnaka herritar gerturatu ziren murala margotzeko Askapenako kideen hitzaldia entzuten zuten bitartean eta "udaletxearen debekuen gainetik herriaren borondatea" dagoela argi adieraziz. Auzokideen mirespena ere ikusi da arratsalde osoan zehar, Barañaingo bizilagunek adierazi duten moduan.

Gehiago