Palestinako sarraskiaren eta konplizeen aurkako salaketa

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak deituta, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Hendaian manifestazioak egin dira. Enpresa eta erakunde konplizeak salatzeko, sionismoarekin kolaboratzen duten gobernuen aurkako presioa areagotzeko eta erresistentzia palestinarraren alde mobilizatzeko izan dira manifestazioak.