Palestinako lurralde okupatuetan CAF egiten ari den trenbidea gelditzeko eskatu dute Ordizian eginen den manifestazioaren atarian

Euskal Herriko CAF enpresak Jerusalengo tranbiaren eraikuntzan parte hartzen ari da. Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduak askotan salatu du proiektu hau eta horretan parte ez hartzea eskatu dio CAFi. Ordizian larunbatean Palestinarekin Ekimenak deitutako manifestazioaren helburua hori izanen da. Atzo, CAFek Castejonen duen plantaren sarrera blokeatu zuten aktibista batzuek "sionismo genozidarekin" kolaborazioa mota guztiak salatzeko.