Palestinako herriarentzat dirua biltzeko “2 ordu Palestinaren alde” ekitaldia ospatu da

Yala, Nafarroa Palestinarekin erakundeak "2 ordu Palestinaren alde" ekitaldia antolatu du Sarasate pasalekuan, erakunde palestinarrentzako dirua biltzen jarraitzeko. Ekitaldian El Drogas, Kerobia, Eztitan, La Chula Potra, Madafack, Kai Etxaniz, Mielotxin, Burutik eta Alaitz Ikastetxeko ikasle talde batek parte hartu dute, eta horrekin batera, umeentzako tailerrak, janari palestinarra, merchandising salmenta eta hautetsontziak egon dira dirua biltzeko.