Palacio de Aroztegiaren salaketarengatik Baztango alkateak epailearen aitzinean deklaratu behar izan du

Palacio de Aroztegiak hirugarren aldiz salaketa paratu du Joseba Otondo Baztango alkatearen kontra. Hori dela eta Iruñeko epaitegian deklaratu behar izan du. Jazarpen judiziala salatu du EH Bilduko ordezkariak.

2020-ko abenduak 2

Palacio de Aroztegiak “Baztango hautetsi eta herritarren kontra abiatutako eraso judiziala” salatu du EH Bilduk. Eztabaida soziala galdu arren, aroztegia “inposatzen” ari direla ohartarazi du ohar bidez: “Ekonomia eredu jakin bat, forma politiko jakin batekin heldu da. Pelotazoek inposaketaren forma hartzen dute. Eta inposaketa, herritarren erranak balio ez duen momentua da. Elite ekonomiko batek horrela gobernatu nahiko luke. Eta herritarrek eta hautetsiek kontra egiten dutelarik, judizialki zanpatu. Hertsadura demokratiko guztiak gainetik kendu eta Kapitala agintari bakar izan. Erakundeak eta herritarren iritzia soberan dituzte. Horretan ari dira Palacio de Arozteguia eta gisakoak”.

Baztango EH Bilduk Aroztegiko bultzatzaileen “jazarpen judiziala gogor gaitzetsi nahi du”, hori dela eta elkarretaratzea egin dute Iruñeko epaitegien aurrean.

Gehiago