Otsailaren 13an, Aztnugal Rock

Otsailaren 13an Aztnugal Rock jaialdia hartuko du Iruñerriak, eta, kartelean ikus daitekeenez, talde ezagunak igaroko dira oholtza gainetik egun horretan. Oraindik zehaztu gabe dago, ordea, zein udalerritan izango diren zuzenekoak, baina bai iragarri dituzte bertan arituko diren taldeen izenak: Kop, Kaotiko, Arkada Social, Mc Onak eta Tximeleta. Gainera, DJ Jotatxo ere arituko da jaialdian. Hori guztia 19:30etik aurrera izango da.