Ostalaritzan soldata duinak eta bidezkoak bermatuko duen hitzarmen kolektiboa aldarrikatu dute sindikatuek

UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuek, Nafarroako Ostalaritzako hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatu dute. Hori dela eta, mobilizazio bateratuak deitu dituzte "patronalari soldata igoera duinak eta bidezkoak" eskatzeko. Gaur, Iruñeko Pompaelo Hotelaren aurrean egin dute elkarretaratzea, eta datorren ostegunean Europa Hotelaren aurrean bilduko dira.