Ospitaleetako garbiketa plantillak berehala handitzeko exijitu du LABek, “kaosa saihesteko”

COVID-19 birusak eragindako ospitalizazioen kopuruak gora egiten jarraitzen duen bitartean, garbitzaileen lana biderkatu egiten da, birusa are gehiago barreia ez dadin. Baina garbitzeak eta berriz garbitzeak, sakonean desinfektatzeak kutsatzea saihestuz, garbitzaile horien indarrak egunez egun murrizten ditu, baita haien kopurua ere. LAB sindikatuak plantilla haunditzeko eskaera egin du.

2020-ko martxoak 26

Honek ez du su mezu bat izan nahi, laguntza dei bat baizik. LABetik urteak daramatzagu salatzen krisiaren ondoren, adibidez, Bideko Ama Birjinaren plantilla %30 murriztu dutela, ez dituztela garbitzaileak ordezkatzen gaixotzen direnean, eta abar. Eta lan-kargak hazten diren bitartean –bai eta plantillaren batezbertzeko adina ere–, Osasunbideak, Majuk eta ISSk bertze alde batera begiratzen zutela.

Baina koronabirusak zerbait badu, hori da gauzak argitzen ari dela eta ez diola inori uzten bertze batera begiratzen egoten. Langileek, nahiz eta norbera babesteko ekipamendurik ez dutela salatu, ez dute zalantzarik egin COVID-19ren aurkako borrokan. Hori bai, baliteke plantillak handitu behar dituenaren arduragabekeriak garbiketa kolapsatzea eta, ondorioz, ospitaleetako jarduera kolapsatzea.

Arduradunen ez-egite orokorraren aurrean, joan den ostiralean LABek Bideko Ama Birjinaren plantilla zehazki handitzeko eskatu zuen: gaueko txanda bikoiztea eta gainerakoetan %50 handitzea. Alfredo Martinez Larrea ospitaleko gerenteak eta ISS enpresak euren eskuetan dute irtenbidea.

Langileak akituta daude, izugarrizko presiopean lan egiten dute, eta birusa egunez egun sartzen den bitartean ospitaleetara ez da behar adina errefortzu iristen. Garbitzaileek lan eta lan jarraituko dute, nekaturik edo gaixorik gelditu arte; baina, hori bai, beharrezko indargarriak ekartzen ez badituzte, garbiketa kolapsatuko da, noiz eta unerik garrantzitsuenean.

Gehiago