Ororbiako Kybseren lantegian aritzen diren FM Logistic-eko langileak greban daude atzotik

FM Logistic-eko plantillaren % 100ren babesarekin, langileek atzo eman zioten hasiera grebari. KYBSEren Ororbiako lantegiko logistika-lanak egiten dituzte, eta lantegiaren parean elkartu ziren atzo protestan.

2022-ko maiatzak 11

Txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzte partzialen deialdi hori UGTko 3 ordezkarik eta ELAko 2k osatutako Enpresa Batzordeak deitu zuen. Greba deitzera bultzatu duten arrazoiak dira 2020tik eguneratu gabe dagoen hitzarmenaren negoziazioa blokeatu egin dela.

Negoziazio honetan ezarritako helburuak plantilla osoaren soldata parekatzea da, gaur egun urtean 1.200€ gutxiago kobratzen duena lan bera eginez, eta ondoren soldatak eguneratzea urte horietan erosteko ahalmena ez galtzeko. Gaur uste dugu arrakastatsua izan dela deitutako lanuzteen lehen egun honen jarraipena. Ondoren, maiatzaren 11, 12, 13, 16, 17, 18, 19 eta 20an egingo dira lanuzteak, baina ez da baztertu etorkizunean gatazka gogortzea, lehenago konpontzen ez bada.

Gehiago