Orkoien kalera atera da Iruñera oinez joateko lotura seguru bat exijitzeko

Pozik agertu dira Orkoien eta Iruñea arteko oinezkoentzako lotura segurua sustatzeko ekimena martxan jarri duten bizilagunek gaur arratsaldean egindako manifestazioaren arrakastagatik. Herriko %90 elkartek baino gehiagok bat egin du honezkero ekimenarekin eta hainbat bizilagunen babesa eta animoak jaso dituzte, arazo hau orkoiendarren gaur egungo kezkarik handienetakoa dela erakutsiz.

2018-ko martxoak 16

Ehunka lagun bildu dira gaur arratsaldean Orkoienen Iruñarekin lotura seguru bat exijitzeko aldarrikapenarekin. PSN eta UPN-en gobernuek Orkoiengo herritarren bizilagunen egindako eskaerei ezezko borobilen ondoren, gaur egungo gobernuari irtenbide bat exijitu diote.

Nafarroako Gobernuari lotura seguru bat egitearen garrantziaz ohartzeko eskatu diote. “Pertsona askoren bizi kalitatea baldintzatzen duen beharra dela; proiektua ez egiteak adin eta mota guztietako jendartearen bizia arriskuan jartzen jarraitzea suposatuko lukeela”, ohartarazi dute.

Gehiago