OndalanKoop, 4 urte burujabetzak lantzen

Lau urte beteko ditu Ondalan Kooperatibak. Burujabetzatik, kontsumoan eraldaketa bultzatu dute elikadurarekin lotutako proiektu batekin, baina egitasmoa haratago eraman nahi dute, eta orain Kooperatiba integrala bihurtu dute Ondalan.

2024-ko urriak 11

“Lau urte hauetan gure egunerokotasuna eraldatzen aritu gara jaten eta erosten dugunaren bidez. Osatzen dugun Komunitatean sasoiko eta bertako produktuekin prestatutako plater goxoaz gozatzen jarraitzen dugu egunero”, diote Ondalaneko kideek.

Hastapenak inoiz ez dira errezak izaten, baina haiena benetan gogorra izan da. “Urte zailak izan dira. COVID pandemia hasi bezain pronto, uholdeak Burlatan, gure sukaldea hondatu zela, suteak Unx herrian, baratza dugun tokian, prezioen inflazioa, sukaldeko kokaleku egonkorra topatzeko zailtasunak…” Baina onartzen dute urte hauek gogorrak bezain oparoak izan direla, izan ere komunitatea sortze lortu dute, kalitatezko zerbitzua mantenduz.

“Oztopo guztien gainetik, proiektuak aurrera jarraitzen du komunitate honetako kide diren pertsona guztiei esker. Kontsumo eraldatzileak batzen gaitu, osasuna eta elikagai burujabetza iparra izanik. Horrek gure ilusio eta gogoa elikatzen ditu norabide horretan bestelako pausoak emateko”, aipatzen dute.

Ondalankoopek food truk furgoneta bat martxan jarri du.

Orain, astero Etxarri Aranatzen prestatzen dute janaria, Aldasoro anaien eskuzabaltasunari esker. “Honekin batera, gure izaera juridikoa, gure izaera sozialarekin bat egiteko hautua hartu dugu. Hau da, Lan kooperatiba izatetik, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eta zerbitzuen kooperatiba-sozietate integrala, gizarte ekimenekoa eta irabazi-asmorik gabekoa izatera igaro gara”. Horrekin euren proiektua garatzeko aukera berriak sortu nahi dituzte. Kontsumo zein ekoizle taldeak, baratza, food truk burujabetza, elkarlan ezberdinak… eta beti ere, lan taldeko langileen lan baldintzak hobetu lan duina bermatzeko.

Gehiago