Grebak aurreikuspen guztiak gainditu ditu eta Iruñeko kaleak ez dira etxebizitza eskubidearen aldeko aldarria xurgatzeko gai

Milaka pertsona atera dira gaur Hego Euskal Herriko kaleetara etxebizitza duina izateko eskubidea berma dadin aldarrikatzeko. Mobilizazio bateratuek kaleak gainditu dituzte eta grebaren jarraipenak eragin berezia izan du.