Ohiu aldizkaria, zenbaki bakar bat zarata artean
Desatsegina den soinu gisa definiturik dago zarata, baina, zerrek egiten du soinu bat desatsegin? Zein da zarata eta ez zarataren arteko muga? Horiek dira Ohiu aldizkariak luzatzen dizkigun galderak. Iruñerriko Musika Askea-ren aldizkari hau gazte ikasle baten Gradu Amaierako Lanerako egindako lan bat da, eta nahiz eta ez du zenbaki geihagorik izanen, argitalpen honetan Iruñerriko panorama musikalaren erradiografia txiki bat aurkitzen dugu.
2017-ko irailak 8
Eta soilik horrengatik, eta erabilitako diseinu erakargarriagatik, merezi du irakurtzea Oihu aldizkaria. Baina bueltatu gaitezen aurreko galderari. Zer da zarata? “Pentsatu ezkero, lehenbizi, potentzia akustiko oso altua dutelako desatseginak zaizkizun soinuak identifikatuko dituzu zarata gisa: etxe pareko obrak, ezin hurbilago eta oihuka hitz egiten duen laguna, auzoko racingeroaren kotxea, hogei minuturo albotik pasatzen den trena… Baina, zergatik sartzen gara orduan musika ezin altuagoa daukan taberna horretan? Eta nori ez zaio suzirien azken traka edo txaranga batekin joatea gustatzen? Soinuaren bolumenak ez digu zarata zer den eta zer ez den esaten”, dio Oihu aldizkariaren editorialak.
OIHU! – Iruñerriko musika Askea by Ahotsa.info on Scribd
“Eta kulturarekin eta gustu indibidualekin lotutako kontu bat baldin bada?”, galdetzen du. “Gustuaren araberako sailkapenak ez du balio, erabakia norbanakoaren esku geratzen baita ezer ez argituz”, dio editorialak.
Jaialdietan lan prekarioa, musikan ematen den sexismoa, musika komertziala, jaialdi «alternatiboetan» modu sobera ezberdin taldeei ordaintzea edo ‘40 Principales’ eta ‘Gaztea’ zarata bezala identifikatzen ditu Oihu aldizkariak.
“Langile, emakume, beltz… zapaldu gisa, zarata, gehiengoaren interes komunen aurka sortzen den inkomunikazioa eta sistema kapitalista patriarkalaren birprodukzioa da, metodo ezberdinen bitartez kapitalak egiten duena: desinformazioa, zentsura, alienazioa… Horra hor gehiengoarentzako soinu desatsegina”, gehitzen du.
Zarataren zati bat den Iruñerriko «poluzio musikalarekin» bukatzeko gero eta handiagoa da antolakuntza: Musikari Prekarioak, Borborka (Iruñerriko Sare Kontrakulturala), Sorginkale… Bide horretan pausoak emateko ekarpen bat da OIHU!, zenbaki bakar hau izango duen Iruñerriko musika askearen inguruko aldizkaria. Oihu bat zarata artean, baten batek burua biratu dezan.