Ohitura aldaketa etxetik hasten bada, konfinamendu egoera ezin aproposagoa da Euskaraldiari bultzada berri bat emateko
Dagoeneko hasi da Euskaraldiak datozen bi asteetan prestatu duen ariketa soziologikoa. Gure etxeetan ditugun harremanak zein hizkuntzan garatzen ditugun aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko proposamena egiten digu Euskaraldiak.
2020-ko apirilak 21
Elkar ikustea, besarkatzea, ukitzea ia ezinezkoa zaigun honetan, inoiz baino ageriago gelditu zaigu elkarren beharra daukagula: elkarrekin komunikatzeko beharra, hitz egiteko beharra. Horregatik, COVID-19 koronabirusak eragindako alarma egoeran bizitzea tokatu zaigun etxealdian inoiz baino gehiago hitz egiten ari gara elkarrekin, bai zuzenean etxean ditugunekin, eta baita teknologiaren bitartez, lagun, ezagun eta ezezagunekin ere. Gutxienez hori da Euskaraldia-ko lagunek egin dute hausnarketa eta horregatik gun hauetan euskararen aldeko ariketa soziologiko berri bat egiteko proposamena luzatu digute.
Komunikatzeko, hitz egiteko, elkarrekin aritzeko behar horren oinarrian, hizkuntza dago. Horregatik, proposamena da hizkuntza ohiturak etxetik aldatzea
Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan (gertukoekin ditugun harreman horietan) ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketa da proposatzen dutena. Horrela etxetik hasiko gara prestatzen azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugun Euskaraldia, euskara gehiago, gehiagorekin, gehiagotan erabiltzeko.