“NUPen ehuneko ehunean euskaraz ikasi ahal izatea, gure oinarrizko eskubidea da”

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara taldeak eta Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatutako elkarretaratzean, unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute. Gainera, NUPeko Euskara taldeak Euskara Astea antolatu du, Nafarroa Garaiko zonifikazio legearekin amaitzea, euskararen aurkako jarrera aldatzea, euskara ardatz izango duen hizkuntza estrategia bat ezartzea, irakasleen lan baldintzak hobetzea eta kalitatezko euskarazko ikasketen orokortzea aldarrikatzeko.