Noaingo Knauf enpresako langileek lanuzte partzialak eginen dituzte, lan baldintza duinen alde
Hiru urte iragan dira Noaingo (Nafarroa Garaia) Knauf lantegiko plantillak enpresa interpelatzea erabaki zuenetik, Kimikako hitzarmen estatalak ezartzen dizkien lan baldintzak hobetzeko hitzarmen bat adosteko.
2023-ko urriak 18
Hiru urte horietan enpresa luzamendutan aritu da, ez ditu gauzak behar bezala zehaztu eta, are gehiago, LABeko ordezkariarekiko errespetu faltak izan ditu. Hori dela eta, faktoria txiki horretako langileek erabaki dute planto egitea eta urriaren 18an, 19an eta 20an lanuzte partzialak egitea, baldintza duinak ezarriko dituen akordio baten alde.
Testuinguru horretan, Knaufeko langileek erran dute nahikoa dela eta planto egin dute: lanaldi partzialak eginen dituzte urriaren 18, 19 eta 20an, 12:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 15:00etara. Gaurko lanuztea arrakastatsutzat har daiteke, eta garrantzitsua da nabarmentzea bertze enpresa batzuetako langileek eman duten laguntza; bertzeak bertze, BSH enpresakoek, Knaufek ekoizpenaren %90 egiten baitu haiendako. BSHn, Enpresa Batzordeak Knaufen egiten ari den borrokarekiko elkartasun mozioa aurkeztuko du.