Nerea eta bere familia etxegabetu du Foruzaingoak Antsoainen, eta bildutakoen aurka oldartu da

2025-ko maiatzak 21

Iturria: Ahotsa.info-Berria.eus

Dozenaka lagun elkartu dira gaur Antsoainen «Nerea ez doa» mezuari erantzuteko. Emakume hori eta bere familia etxegabetzera joan dira gaur goizean, eta etxe aurrean elkarretaratu direnak aurrez aurre aurkitu dituzte. Familiak ez du beste inon bizitzeko aukerarik Harituk azaldu duenez. Berehala azaldu dira Foru Poliziaren furgonetak, zortzi hain zuzen. Kaleak moztu, eta elkarretaratzea desegiteko helburuz joan dira, Lerin kaleko atarira. Familiak adin txikiko bi haur ditu.

Foru Poliziak aurrez aurre izan ditu etxegabetzea galarazi nahi izan dutenak, eta «etxebizitza ez da negozioa» gisako ohiuak ozen entzun dira. Orduan oldartu da polizia borrekin. Pertsona bat atxiki dute, gerora aske uzteko isun bat jarriko diote ohartarazia. Azkenean, Nerea eta haren familia etxegabetu dute eta polizien joanarekin itzuli da lasaitasuna Antsoaingo Lerin kalera.

Hartitutik jakinarazi dute Nerea eta bere familiarentzat soluzio bat bilatzen jarraituko dutela eta gaur arratsaldeko 18.00etan manifestazio bat eginen dela herrian, Lapurbide plazatik abiatuta.

Gehiago