Negua iristear dagoen honetan kalean bizi direnei arreta emateko neurriak eskatu dituzte
Negua hurbiltzen ari da eta "instituzioek ateak ixten eta eskubideak ukatzen jarraitzen" dutela salatzeko agerraldia egin dute hainbat kolektiboek. Kalean bizi diren eta gizarte-babesetik kanpo geratzen diren pertsonen egoera larria salatzeareki batera "berehalako neurriak" eskatu dizkiote Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari "pertsona guztiek, salbuespenik eta baldintzarik gabe, bizitza duin baterako baldintzak izan ditzaten".
2025-ko azaroak 12
Gehiago
Testak Iruñeko etxegabetu nahi dituen familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan
Erriberako 60 familia etxegabetuak izateko arriskuan daudela ohartarazi du Haritu etxebizitza sindikatuak
