Naparra ez dute aurkitu Frantziako Landetan egindako bigarren indusketan

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Orain, familia, Frantziako Poliziak eginen duen txostena eta Espainiako Audiencia Nazionalaren erabakiaren zain geratuko da.

2024-ko maiatzak 3

Egiari Zor Fundazioak, Naparraren anaia Eneko Etxeberriak eta Iñaki Egaña historiadoreak emandako prentsaurrekoa osoa eskaini du Ahotsa.info-k zuzenean.

Gehiago