Nafarroako zazpi enpresa batzordek manifestaziora deitu duten otsailaren 16rako Nafarroako industriaren alde
2025-ko otsailak 7

Nafarroako hainbat enpresa eta sindikatutako ordezkariak bildu ziren atzo bSH enpresaren atarian otsailaren 16an eginen den manifestazioaren arrazoik azaltzeko. Nafarroako Industriako milaka langile ordezkatzen dituzten eragile hauei nafar industriaren sektorearen “ziurgabetasun eta desegite egoerak” kezkatzen zaiela adierazi zuten.
“Hori dela eta, beharrezkoa ikusi dugu elkartzea eta erantzun bateratu bat ematea arazo komun bati, enpresek gure lanpostuei egiten dieten erasoari. Gure ustez, erantzun horrek ez du gure enpresen eremuan gelditu behar, eraso horiek Nafarroako gizarte osoari eragiten baitiote”, nabarmendu zuten.
Ezkirotzeko BSH enpresako langileez gain, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Sunsundegui , Tasubinsa, Tenerías Omega eta Volkswageneko langileak batu dira deialdi honetan, industriaren egoera larria eremu eta Nafarroako zonalde guztietan ematen dela erakutsiz.
“Horregatik, gaur dei egiten diegu Nafarroako Industriako langileei, sindikatuei, kolektibo sozialei eta Nafarroako gizarte osoari otsailaren 16rako deitu dugun manifestazioarekin bat egin dezaten”, gonbidatu zuten. Manifestazioa 12:00etan abiatuko da Iruñeko Golem Baiona zinemetatik.
