Nafarroako zahar egoitzetako langileak bederatzigarren greba egunera deituak ziren gaur, hitzarmen duin bat lortzeko bidean

Hirugarren adineko pertsonak artatzeko erresidentzietako langileek berriz egin dute greba gaur. Patronalaren eta Gobernuaren utzikeriaren aurrean, lan hitzarmen duin bat aldarrikatu dute langileek zahar egoitzetan erabiltzaileek behar duten asistentzia izan dezaten.