Nafarroako Suhiltzaileen kolektiboak Gaza eta Zisjordaniaren aurkako erasoaren su-etena eskatu du

Suhiltzaileek Gazako Zerrendan eta Zisjordanian gertatzen ari den larrialdi humanitarioari bizkarra eman ezin diotela argi utzi dute, eta horregatik, krisi humanitario honen su-etenera dei egin dute.

2023-ko urriak 31

Nafarroako Suhiltzaileen kolektiboak, Kordobilako suhiltzaileen parkean egidako prentsaurreko baten bidez, Gazako Zerrendan bizitzen ari den krisi humanitarioa dela-eta, gobernuaren pasibotasuna edo isiltasuna salatu du. Suhiltzaileen kolektibo gisa, iritzia eman nahi izan dutela azaldu dute, egoerarekiko berehalako erantzuna behar dela uste baitute. Horregatik 400 suhiltzaile baino gehiagok, horien artean Nafarroako hamabi parkeetako finkoak, udako eta neguko kanpainetarako kontratatutakoak eta Luzaideko eta Goizuetako parkeetako boluntario batzuk, salaketa sinatu dute.

Kolektiboak azaldu du, haien isiltasunaren bidez ezin direla konplize bihurtu eta horregatik, argi utzi dute politikarien pasibotasunak ez dituela ordezkatzen. Bertako lankideenganako enpatia azpimarratu dute, ezin baitute imajinatu nola egiten duten lan erabateko suntsipen-testuinguru batean. “Gaur egun gertatzen ari den egoera muturrekoa da” diote, horregatik, gizarteak, hedabideek eta gobernuek jarrera hartzea eta gertakariei aurre egitea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute.

Heriotza guztiak geitzesten eta arbuiatzen dituzte, edonon izanda ere, eta gogorarazi dute, beste gatazka batzuei ere bizkarra eman dietela, errefuxiatuak hartuz, hedabideetan merezi duten garrantzia emanez eta egoera oihuka salatuz. Bestalde, arlo sozio-politikoan, egoerak modu ezberdinetan erabiltzen direla salatu dute, hau da, gatazka batzuk, bigarren, hirugarren edo laugarren mailakoan balira bezala erabiltzen direla. Horregatik, lehenbailehen pertsona guztiak berdin tratatzeko garaia dela aldarrikatu dute.

Horregatik Nafarroako Suhiltzaileen kolektiboak, hausnarketarako eta mobilizaziorako deia zabaldu du, eta nafarrak ordezkatzen dituen Foru Gobernuari eskatu diote, Espainako Gobernuari eska diezaiola su-etenak berehalakoak izan behar duela eta ezinbestekoa dela nazioarteko eskubideak eta eskubide humanitarioak betearaztea.

Gehiago