Nafarroako landa eremuko langileek sektoreko prekaritatea behingoz amai dadila exijitu zuten atzo Iruñean

Nafarroako landa eremuan dauden gehiegikeriak buka daitezen eskatzeko eta lan-baldintza berdinak ezartzeko lan sektore honetan manifestazioa egin zuten atzo Iruñean. Instituzioei langileen bizimodu duina berma dezatela ere eskatu zieten. LAB sindikatuak aldarrikapen hauek babestu zituen.

2023-ko abenduak 4

Nafarroaren eguna dela eta, landa-eremuko langileak, LAB sindikatuarekin batera, kalera atera ziren euren bizi-baldintza duinak aldarrikatzeko. “Landa-eremuko langile gehienak migratzaileak dira, eta Nafarroako lurra lantzen dira, guztiok jan ditzagun hainbeste harrotasunez aipatzen ohi ditugun barazki fresko horiek. Nafarroan gero eta talde handiagoa da, baina haien egoera ahulak patronala baliatzen du haiek ustiatzeko”, salatu zuen sindikatuak ohar baten bidez.

Lan baldintza eskasak eta gogorrak: soldata txikiak, lan fisiko gogorra, eta lege eta lan eskubideen urraketak, LABen salaketaren arabera. Eta une honetan hitzarmen berria negoziatzen ari den honetan, LAB sindikatuak eskatzen du “prekarietatearekin amaitzea, soldatak duintzea, lan-istripuekin amaitzea eta zor kolonialaren ordainketa eskatzea”. Eta hori guztia hainbat eskarietan barnebildu dituzte: KPIaren bermea soldaten igoeretan, lanaldi jarraitua izatea eta bi atseden egun, lanera joateko garraioa ordaintzea, senitartekoen distantzia kontuan hartzen dituzten baimenak izatea, lan egiten ez dutenean langabezia kobratu ahal izatea, peoi biltzailearen kategoria “bidegabea eta esklabista” kentzea eta lanaldien “benetako kontrola” lan egiten diren orduen iruzurra saihesteko.

Gehiago