Nafarroako Klima Aldaketaren Lege proposamenak ez du duela klima aldaketari aurre egiteko balio salatu du ELAk
Nafarroako Klima Aldaketa Legearen aurreproiektuak kritikatu du ELAk, Europako Funtsen itzalean, hauek ezartzen duten norabide bera jarraitzen duelako. Sindikatuaren iritziz "azaleko aldaketak" egiteko eta diru publikoa enpresa pribatuen proiektu handiak finantzatzeko" erabiliko dira Europako funtsak, baina lege hau ez dela nahikoa izango klima aldaketari aurre egiteko ezta gizarteak eta planetak behar duten trantsizio ekologikoa burutzeko.
2021-ko uztailak 26
Nafarroako Klima Aldaketa Legearen aurreproiektuak, Europako Funtsen itzalean, hauek ezartzen duten norabide bera jarraitzen du: azaleko aldaketak benetan aldatu behar diren arloetan eta diru publikoa enpresa pribatuen proiektu handiak finantzatzeko. ELAk salatzen du lege hau ez dela nahikoa izango klima aldaketari aurre egiko eta gizarteak eta planetak behar duten trantsizio ekologikoa burutzeko, ezta gutxiago ere.
Jakina da klima aldaketa berotegi efektuko gasek eragiten dutela, eta beraz, emisioak murriztea ezinbestekoa izango dela. Honen jakitun, Europar Batasunak bere klima aldaketa estrategia guztietan emisioen murrizketa sakonak egitera behartuko ditu EBko estatukideak: 2030erako emisioen %55 murriztea eta 2050erako emisioetan neutroak izatea. Helburu hauek ebidentzia zientifikoak eskatzen duena baino eskasagoak dira, eta hala ere, Nafarroako Gobernuak bere Klima Aldaketa Legean ez du EBren exijentzia maila betetzen eta helburu eskasagoak jartzen ditu: 2030erako %45 murriztea eta 2050erako %80. Eta gainera inongo neurri konkreturik ezarri gabe. Gaur egun helburu hauek onartezinak dira.
Energiaren alorrean, ezartzen dituen helburuak hutsaren hurrengoak dira. Trantsizioa energetikoaren 3 ardatz nagusiak kontsumoa murriztea, berriztagarrietan oinarritzea eta elektrifikazioa izan behar dira, eta lege honek ez du arlo henetan aldaketarik proposatzen.
Garraioari dagokionez, jabetza publikoko ibilgailuetara mugatzen dira proposatutako neurriak, arazoa ibilgailu pribatuen gehiegizko erabilera dela badakitenean. Industria kutsatzaileari dagokionez aipatu ere ez da egiten.
Energia, garraioa eta industria izanik emisio gehien dituzten sektoreak, ulertezina lege proposamen honek ia aldaketarik ez proposatzea arlo hauetan. Horregatik, ELAk lege proiektu hau bertan behera utzi eta benetan eraginkorra izango den klma aldaketa lege bat garatzea exijitzen du. Gizartearen gehiengoari eta planetari mesede egingo diona eta ez interes ekonomiko pribatuei.