Nafarroako hegoaldea zeharkatu du Korrikak ilusioa eta poza sortuz

Korrikaren laugarren egunak ez du dezepzioa sortu gogoz eta ilusioz bere zain izan diren milaka euskalzale artean. Nafarroako Erriberan izan da egun osoan zehar, Tuteran bitan sartzen. Euskal Herri osotik joandakoek bertako euskaldunei babesa eta sostengua adierazi nahi izan diote baldintza zailetan euskararen alde egunero egiten den lana eskertuz.