Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek sexu-jazarpenak salatu dituzte

Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko ikasleek hiru irakasle salatu dituzte indarkeria matxistagatik. Ikasleak, Kontserbatorioaren aurrean batu dira, hainbat ikaslek jasandako jazarpen eta matxismo egoera "onartezinak" salatzeko eta erasotzaileen kontrako neurri eraginkorrak eskatu dituzte. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Ikuskaritza Zerbitzuak diziplina-espedientea ireki die bi irakaslei. Elkarretaratzean, hirugarren irakasle bat ere salatu dute ikasleek, baina zuzendaritzak ez omen zuen horren berri, gaur arte. Ikasleez gain, zuzendaritza ere batu da protestara, ikasleei babesa adierazteko.