Nafarroako Gobernua interpelatu dute Hirugarren Adinekoen Zentroen lehen hitzarmen sektoriala lortzeko
ELA, UGT, LAB eta CCOOk Nafarroako Hirugarren Adinekoen Zentroen Sektoreko Hitzarmen Kolektibo Sektorial eta Autonomikoa exigitu diote patronalari eta Nafarroako Gobernuari. Sektoreko langileen ehunka sinadura bildu dituzte, prekarietatetik aldenduko dituen Nafarroako hitzarmen propioa aldarrikatzen dutenak.
2021-ko maiatzak 25
Nafarroako hitzarmenak Estatukoak ezartzen dituen egungo baldintzak hobetu behar ditu, hala nola egungo 1.792 orduko lanaldia edo 1.000 eurotara iristen ez den soldata. Era berean, funtsezkoa da ratioak hobetzea.
Sindikatuen arabera beharrezkoa da gehienbat emakumeek egiten duten zaintza-lana duintzea, eta lortu nahi duten Hitzarmen Kolektiboa aurrerapauso bat izango da langileei dagozkien eskubideak aitortzeko ibilbidean. Hitzarmenak 4.500 langile baino gehiagori eragingo die, adineko etxe, telelaguntza eta etxeko arretan lan egiten dutenak.