Nafarroako Aisia eta Kultura sektoretako grebak bere bigarren eguna bete du

CCOO, ELA eta LAB sindikatuek asialdi hezigarri, animazio soziokultural eta ingurumen sektorearen hitzarmena defendatzeko greban daude. Eta sindikatu hauen arabera, arrakastatsua izaten ari da langileen mobilizazioa nahiz eta UGT deialditik erori izana patronalarekin akordio bat erdietsi eta gero.