Nafarroako Erdialdean euskara sustatzeko egindako esfortzuari omenaldi herrikoia Tafallan

Nafarroako Erdialdeko Euskal Jaia ospatu zen atzo Tafallan, Agerraldiak antolaturik. Hamarkadetan euskara eta euskal kultura sustatzeko egindako lana aitortzeko eta etorkizunean bide berdinean jarraitzeko desirarekin ehunka lagunak bildu ziren jai giro apartan.