Munduko ikasle protesta olatuarekin bat eginez, IKAMAk Palestinaren aldeko elkarretaratzea egin du

IKAMA ikasle mugimenduak Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du Iruñeko Udaletxearen aurrean. Munduko ikasle protesta olatuarekin bat eginez, Palestinako herriaren askatasuna aldarrikatu dute. Ikasleak subjektu eraldatzaileak direla diote, horregatik, bai ikasleen baina bai orokorrean gizartearen mobilizazioek duten garrantzia azpimarratu dute.