Mugak Zabalduz karabanak adierazi du indartzen ari dela eta lanean jarraituko duela

9 egunez 200etik gora euskal herritarrek parte hartu dute karabanan “Europar Batasunaren eta Estatu Espainiarraren migrazio politika iraultzeko exijitzeko asmoz” eta positiboki baloratu dute Europako hegoaldean egindako lana.

2017-ko uztailak 26

Ugariak izan dira karabanaren aldarrikapenak: migrazio prozesuetan emakumeek pairatzen duten biolentzia zein lan zapalkuntza bikoitza, Migranteen Internamendurako Zentroen itxiera, Melillako harresi hiltzailea eraistea, Almeriako lan baldintzak duindu…

Melillka apiaden berezia duela azpimarratu dute. “Eskubiderik gabeko hiria da, harresiaren 2 aldeetan eskubide urraketa sistematikoa da. Arrazakeria soziala eta instituzionalean eraikitako lurraldea da, okupazioa militarra ta poliziala nagusi dira. Gainera, enpresa eta lobbiak harresiaren negozioaz aberasten dira”.

Hemen ez da ezer bukatu

Aurtengo karabana bukatu berri da baina hemen ez dela ezer amaitu nabarmendu dute. “MugakZabalduz karabanan elkartasun sareak indartu ditugu, indartzen ari gara eta lanean jarraituko dugu”.

Gehiago