‘Mugak Zabalduz’ Karabana bigarren etapa hasi da Tenerifen 5. egunean, poliziaren bortizkeria salatuz

Karabana Mugak Zabalduz ekimena Tenerifera iritsi da, arrazismo instituzionala ikusarazten jarraitzeko. Muga geografiko, juridiko eta sozialek zeharkatutako migrazio-ahotsek parte hartu duten prentsaurreko batekin abiatu da eguna.

2021-ko uztailak 21

Tenerifeko Santa Kruzeko kaleetan manifestazioa egiten jarraitu du karbanak. Gobernu Ordezkaritzaren aurrean, Polizia Nazionaleko zenbait agentek protesta-ekintza eten dute, hainbat kideri eraso egin diete eta horietako bat atxiki dute. Karabanako kideek modu baketsuan lurrean eseriz erantzun dute, askatu duten arte. El Fraile herriaren elkartasun- eta laguntza-sareen testigantzekin amaitu da jardunaldia. Migratzaileek jasaten dituzten indarkeriei eta eskubide-urraketei aurre egiteko antolatzen dira sare horiek.

Gehiago