Mozal Legea aplikatuz, bi lagun isundu dituzte euskararen aldeko giza kate batean parte hartzeagatik
Foruzaingoak bi lagun identifikatu zituen Arrotxapeako Osasun Zentroan pedriatrak eta mediku euskalduna exijitzen zuen giza kate batean parte hartzeagatik. Orain, Mozal Legea aplikatuz, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak bi lagun hauek isundu ditu giza katea komunikatu ez zutelako.
2017-ko ekainak 30
Gehiago
“Euskarari lehentasuna emanen dion ofizialtasuna behar dugu”, dio EHEk Vascuenceren Legearen 40. urteurrenaren atarian
AEK-k Tuterako euskaltegi berria inauguratu egin du Erriberan euskarari bultzada berri bat emateko asmoz
2
