Milotxuri Bizirik helegite berri bat jarri du Arizkunen egin nahi duten harrobiaren aurka

“Arizkun Sur 3602 meatze-ikerketen proiektua” bertan behera uztea helburuarekin, helegitea aurkeztu du Milotxuri Bizirik ekimenak, eta oraingo honetan 658 sinadurek babesten dute helegite hau.

2022-ko otsailak 3

Arizkungo Menditxuri, Milo eta Olazarko inguruetan egin nahi dituzten zundaketen eta hauek ekarriko lituzketen ustezko harrobiaren kontran, Milotxuri Bizirik plataformak helegite berri bat jarri du Nafarroako Gobernuko Industria Ordenazioa, Azpiegitura Energetiko eta Meatzaritza zerbitzuko sailean.

Oraingo honetan, Milotxuri Bizirik aurkeztutako helegiteari 658 sinadurek ematen diote babesa, Arizkungo herritarrek, plataformak eta gainontzeko baztandar zein erakundeek emandako atxikimenduari esker.

Gisa honetan, hilaren hasmentan plataformako kideek Nafarroako Gobernuko sail berdinari igorritako hogei helegite ingururi batzen zaie orain aurkeztutakoa “Arizkun Sur 3602 meatze-ikerketen proiektua” bertan behera uztea helburuarekin.

Gehiago