Milaka lagunek Iruñeko kaleetan Palestinaren alde eta genozidioaren aurka

Yala Nafarroa ekimenak milaka eta milaka lagun bildu ditu Iruñean gaur goizean. "Palestinan genozidioa gelditu" lelopean, sarraskia gelditzea eta su-eten iraunkorra eskatu diote Israeli. Palestinak estatu propio bat izateko duen eskubide ere aldarrikatu dute.