Milaka lagunek Gazako genozidioa salatu dute Bilbon eta Iruñean

Milaka pertsonak, Bilbon eta Iruñean egindako bi manifestaziotan, herri palestinarra jasaten ari den genozidioa eta Europar Batasunaren konplizitatea salatu dituzte. Bi manifestazioak jendea lurrean etzanda amaitu dira, Gazan gertatzen ari den sarraskia irudikatzeko.