Milaka eta milaka euskaltzale “Euskara aurrera” lelo atzean Donostian

«Badator euskararen aldeko herri bultzada berria», iragarri dute larunbat honetan Donostian bildu diren milaka euskaltzaleek. Manifestazio anitza izan da, eta gazteak izan ditu motor garrantzitsu. Euskararen lurralde osoan guztion eskubideak onartuak izatea aldarrikatu dute.