Mikromatxismoak, indarkeri ikusezin horiek

Ernai gazte antolakundeak Mikromatxismoaren inguruan kanpaina garatu du gazteen artean. Oso tara 6 bideo zabaldu ditu egunerokotasunean ematen diren egoerak antzezten.

2014-ko urriak 5

Gazteon artean egunerokotasunean jasaten eta eragiten dituzten eraso ikusezin eta baliogabetuen inguruko bideo sorta bat zabaldu du Ernai gazte antolakundeak, gazteen artean harremantzeko orduan dituzten joera matxista eta sexistak azaleratu eta horien gaineko hausnarketa bideratu asmoz.

Bideo hauekin, eraso horiek jasan, egin edota ikusten dituztenen artean erreakzionatu eta jarrera horien gainean hausnartzea. Izan ere, jarrera matxista eta sexista hauek egun indarrean den sistema patriarkalaren eragin zuzena dira. Sotilagoak diren indarkeria horiek gazteen artean asko ematen dira, sarri haiek konturatu gabe eta inozentzi horren aurrean alarma gorria piztu nahi du Ernaik; sotilak izan arren, indarkeria direlako eta egiturazko sistema baten sostenguari eta interesei erantzuten dietelako. Hain zuzen, ere sotilak izateak errazten du ikusezin eta baliogabetu izatea eta horien aurrean inolako neurririk ez hartzea, hau da, egunerokotasunean murgilduta izatea eta sistema patriarkala sostengatzea. Izan ere, indarkeria ororen jatorria bera da, hedabideek hainbeste erakusten dituzten eraso horiek eta kargu politikoa guztien arbuiapena daukatenak izebergaren punta baino ez dira, egunerokoak bizi diren horiek ordea, herritarren artean harremantzeko modua baldintzatu eta eredu matxista eta sexisten baitan eraikitzea dakarte, indarkeria harremanetan iraunarazi eta normalizatuz.

Zentzu honetan, Ernaik uste du ezinbestekoa dela "indarkeria ororen jatorria bat dela konturatzeaz gain, indarkeria mota guztien aurrean tolerantzia 0" izatea eta autodefentsa feministari ekitea.  "Sistemak gure harremantzeko modua manipulatu badu guk harreman eredu feministari ekingo diogu, hori baita harreman eredu osasuntsua, parekoaren errespetuan oinarritzen dena".

Gehiago