Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte, fidantzapean aske

Zortzi errefuxiatu Euskal Herrira ekartzen saiatzeagatik Grezian atxilotu zituzten Mikel Zuluaga eta Begoña Huarte ekintzaileak aske utzi ditu epaileak, 2.000 euroko bermea ezarrita, Hibai Arbide kazetariak Igoumenitsako auzitegitik jakinarazi duenez.