Mikel Barrios askatzeko eskaerari ezetz esan dio Pariseko Dei Gorteak

Ekainetik kartzelaraturik den Mikel Barrios naparrak espetxean segitu beharko du. Pariseko Dei Gorteak astelehen honetan bertan errefusatu du aske uzteko eskaera. «Erabaki hori neurriz kanpokoa eta ulertezina da, Euskal Herriko egungo testuingurua ikusita. Tresna juridiko osoak testuinguru berri hori kontuan hartzeko garaia da», aldarrikatu dute Bakearen Artisauek.

2020-ko abuztuak 24

Mikel Barrios aske uzteko eskaera aztertu behar zuen gaur Dei Gorteak, eta aztertu ez ezik erabakia ere azkar eman du: ezetz.

Gazte nafarra ekainaren 29etik dago espetxean, Mont de Marsanen hain zuzen ere, egun batzuk lehenenago ezarri zitzaion bost urteko kartzela zigorra betetzen. Fiskaltzaren bultzadak eragin zuen epaia, egungo agertoki politikoari erreparatu gabe. Hautetsi ugari lagun izan zituen Barriosek espetxera sartzeko orduan, bidegabekeriaren seinale.

Gehiago